17 Ira Udazkenari ongi etorria ematen diogu Ellauri Hotelean
Udazkena. Eraberritzeko urtaroa.
Airearen freskotasunak argi aldaketekin batera, urtaro berria badatorrela ohartarazten digu. Urteko sasoi berezienetako bati ematen diogu ongietorria, udazkena.
Irailaren 23an izango da udazkeneko ekinozioa eta zurekin batera ospatu nahi dugu Ellauri Hotelean.
Otzarreta Dabiden argazkia, Flicker
Udazkena, urtaro berezienetakoa Euskal Herrian
Udazkena da Euskadiko basoentzat sasoi berezienetakoa: zuhaitzen bizkar gainetan zehar kolorezko estalkia zabaltzen da edertasun deskribaezinezko paisaia batean eraldatuz.
Une paregabea naturaren ikuskizun hau begiztatzeko eta udazkeneko kolore, lanbro eta argitasunaz gozatzeko, aire zabalean.
Izan ere zorte izugarria dugu gure hotela Euskal Herriko ingurune berezienetako batean kokatua izateaz, Gorbeiako Erreserba Naturalean.
Leku benetan berezia bilakatzen da, non gure gonbidatuek aukera izango duten gure basoetan sartzeko, hiriko estresaz deskonektatzeko eta paisaia hain bereziaz eta, aldi berean, aldakorraz gozatzeko.
Esperientzia inspiratzaileak
Ikasi zure espiritua elikatu, inspiratu eta berritzeko diseinatu ditugun esperientzia desberdinak. Zentzumen bakoitzarekin gozatzeko pentsatu ditugun jarduerak.
Gure basoen edertasunak eta handitasunak esploratzeko gonbita egiten diote sentsazio berriak bizi nahi dituen bidaiariari, edo naturarekin berezkotasun osoz konektatu nahi dutenei.
Hauek dira gozatu ahal dituzun esperientzietako batzuk, bereziki urteko sasoi honetan.
Shinrin-yoku edo basoaz blai
Shinrin – yoku, edo basoaz blai, japoniar jatorriko meditazio teknika da: arbolen artean paseatuz, basoak sorrarazten dizkigun sentsazio, usain eta kolore bakoitzean gure arreta osoa jarriz.
Frogatua dago jarduera hauek onura handiak ekartzen dizkiola praktikatzen dituen orori, naturarekin konektatzea, gure bakea eta barruko oreka berreskuratzea
Ipar Martxa
Ipar martxa Europa Iparraldeko eskiatzaileengandik datorren jarduera da. Kirol hau makilekin lagunduz praktikatzen da, hortik dator bere izena, ipar martxa, kirol honekin duen antzekotasunagatik.
Ipar martxa, edo martxa nordikoa, jarduera hau garatzeko bereziki diseinatutako makila parearekin ibiltzean datza, gure gorputzak oinez ibiltzean garatzen duen lan fisikoa optimizatzeko helburuaz.
Ipar martxak onura anitz dakarzkigu, hala nola: gorputz osoa sendotzea, oxigenazioa, erlaxatzea edo indarraren hobetzea eta koordinazioa.
Bisita gidatua Gorbeia Erreserba Naturalera
Otzarretako Pagadia bisitatu edo Gorbeia Erreserba Naturaleko edozein gunetik ibilaldia egitea derrigorrezkotzat jotzen dugu, bereziki udazkenean.
Horrela, Ellauri Hoteletik, beti egiten diegu gomendioa gure gonbidatuei, bisita gidatu bat egitea eskualdean, gutxienez.
Guk geuk, hoteleko jabeok, emango dizuegu lehen eskutik Euskal Herriak ezkutatzen dituen altxor batzuen berri. Zeren leku bat ezagutzeko erarik onena, lekuko jendearen eskutik ezagutzea baita.
Bisita gidatua txakolin upategira
Bisita gidatua familia ustiategian zehar. Bertan upategiko jabeek beraiek helaraziko dizute beren pasioa gure lurreko ardorik ospetsuenetariko batenganako, txakolina.
Esperientzia kulturala eta gastronomikoa non Euskal Herriko ardoaren eta gastronomia tipikoaren dastaketaz gozatu ahal izango duzun.
Gainerako esperientziak
Urte sasoien arabera, esperientzia desberdinak eskaintzen dizkiogu gure bezeroari.
Leku pribilegiatu batean kokatuta egotearen zortea dugu. Horrek bideratzen digu jarduera desberdinak eskaintzea urte guztian zehar.
Gorago aipatutako jarduerez gain, Ellauri Hoteletik esperientzia eskaintza zabala sustatzen dugu gure bezeroentzat, beti ere naturaz eta inguruaz erlazionatuak, hala nola:
- Bizikleta alokairua
- Tai – txi edo meditazio jarduera
- Erretiro espiritualak
- Masajeak…
eta nola erreserba egin gure web orrian.
Berritu zaitez gurekin
Zatoz gurekin elkarbanatzera sasoirik berezienetako batean.
Urtarorik politenetako batean, natura zabalean, egun batzuetan deskonektatzera gonbidatzen zaitugu.
Txoratzen gaituzu gure hotelean harrera emateko eta gure jarduerei buruz aholkua emateko, eta baita ere, nahi izanez gero, zuri laguntzeko.
¡Eman diezaiogun ongietorria batera udazkenari!
No Comments