Basoaz blai

Descubre el Shinrin-yoku, la terapia forestal japonesa que consiste en bañarse entre los árboles

Basoaz blai

Shinrin-yoku, Baño de bosque edo ‘basoaz blai’ jatorrizko terapia japoniarra da gure osasuna hobetzeko.

 

Ellauri Hotelaren inguruan diren baso eta bide zidor naturaletatik oinez ibiltzea atsegina zaigu.

Kokamen pribilegiatuan gaude, Gorbeia Natura Erreserbaren erdi-erdian, paisaia txundigarrien eta babestutako espazio naturalez inguratuta.

Eskualdeko paisaiaren kalitatea, hala-nola, pagadi-basoekin, harizti, bide zidor eta ur jauziekin, gure bisitarientzat pribilegio bikain bihurtzen da, naturarekin zerikusia duten aire zabaleko jarduerekin gozatzeko.

Modu libre batean edo bisitaldi gidatuetan, urte batzuk direla Ellauri Hoteletik sustatzen dugun jarduera batez hitz egitea nahi genuke gaur.

“Shinrin-yoku, baño de bosque, edo basoaz blai” jardueraz ari gara, meditaziorako japoniar teknika, zeinak onura handiak dakarzkion praktikatzen duen edonori.

 

 

Zer da “Shinrin-yoku” edo Basoaz Blai?

“Basoaz Blai” ingurune natural batean zeharreko ibilaldi lasaia da, koloreetan, haizearen edo txorien soinuetan, landareek airera igortzen dituzten usainak edo basoak berak transmititzen dizkigun sentsazioetan gure arreta osoa jarriz.

Laburbilduz, zera da basoaz blai: bete-betean eta kontzienteki naturarekin harremanean sartzea.

Milaka urte dituen teknika honek Japonian du jatorria, eta gero eta jarraitzaile gehiago ditu meditazio terapeutiko moduan, munduko hainbat bazterretan praktikatzen delarik.

Bakarka zein talde gidatuetan burutu daitezke «basoko terapia saio» hauek.

Era askotakoak dira zientifikoki baieztatu diren onurak gure osasunarentzat, haien artean:

  • Odol presioaren jaitsiera.
  • Sistema inmunologikoa indartzea.
  • Estresa gutxitzea.
  • Bihotzekoen prebentzioa…

 

 

Técnica japonesa Shinrin-yoku
imagen de

Nondik dator Shinrin-yoku edo basoaz blai teknika?

“Shinrin-yoku” adiera 1982. urtean sortu zuen Japoniako gobernuak, eta bertako osasun arloko autoritateek gomendatu egiten dute basoaz blai terapia

Shinto deitutako budista erligioko agure batengandik inspiratuta, milurteko teknika hau honetan datza: utz dezagun naturak ingura gaitzala «bost zentzumenen bidez».

Bizi garen gaurko gizarte honetan, non bizi erritmo azeleratuaren ondorioz estresak markatuta gauden, teknika honek naturarekin eta bere basoekin konektatzera gonbidatzen gaitu, bakea eta barne oreka berreskuratzeko.

 

 

Nola hartzen dugu basoaz blai terapia?

Edozein pertsona izan daiteke Basoaz Blai jardueraren onuradun, baina bereziki gomendagarria da estres egoera, antsietate, krisialdi… bat sufritzen ari diren pertsonentzat.

Egokiena gida baten laguntzaz egitea da, lehen aldiz bada behintzat. Eta terapia hau aurrera eramateko modu bakar bat ez badago ere, komenigarria da aurretik gomendioen zerrendatxo hau jarraitzea:

 

Basoaren aukeraketa

Basoaren aukeraketa guztiz pertsonala izango da. Izango da baso zaharrak nahiago dituena, non zuhaitzek antzinatasun handiagoa izango duten.

Egia esan hori ez da benetan beharrezkoa.

Nahikoa izango da giroa lasaia izatea, ibilbideak ez dezala agertu zailtasun handirik, eta, posible balitz, giro ezberdinak eskain ditzala: ur jausiak, gune hezeak edo era askotako paisaiak.

Ibilbide laburrak dira egokiak, 2 km baino gutxiagokoak, eta bertan ez dadila ibili jendetza handirik.

 

Zentzumenen sentiberatasuna jaitsi

Intuizioak gidatuko ditu urratsak. Isilik ibiliko gara eta gidariak gonbidatuko gaitu noiz iratzarri gure zentzumenak, sentsazio desberdinak behatuz.

 

Tearen zeremonia

Behin kilometro bat edo bi barneratu ondoren basoan, hala nahi denean, gidariak zeremonia laburra burutuko du, non parte hartzaileek te batekin gozatuko duten, bertan ibilbidean jasotako landareetariko batzuk erabili ahal izango diren.

Zeremonia hau esperientzia elkarbanatzeko da egokia, eta gainerakoei gure pentsamenduak zabaltzeko sentsazioak eta sentimenduak azalduz.

 

 

Beneficios del Shinrin-yoku - Experiencias Hotel Ellauri

Ze onura ditu Basoaz Blai terapiak gure osasunean?

Basoaz Blai terapiak dakartzan onura batzuk honez gero aipatu baditugu ere, orain kontatuko dizugu apur bat sakonago zer abantaila dituen gure osasunerako baso terapia honek.

 

Onura psikologikoak

Emozio negatiboak gutxitzearekin erlazionatutakoak, batez ere.

Basoan ibilaldia egiten ari garenean, atzean utziko ditugu egunero estresatzen gaituzten distraitzaileak: sakeleko edo mobilak, zaratak… ‘orainaren’ momentuan zentratuko gara.

Antsietate maila gutxitu egiten da eta lasaitasun sentsazioa handitu.

 

Odol presioaren jaitsiera

Naturan ibiltzeak, modu erlaxatu eta lasaian, automatikoki erlaxatzen gaitu eta ia bat-bateko ongizate sentsazioa sortuko dugu.

Arteria presioa jaitsi egingo da eta gure osasun kardiobascularra hobetu.

 

Inmunitate sistema indartzea

Landare eta zuhaitzetatik askatzen diren konposatuek eta gure birikak “aire garbiarekin” oxigenatzeak immunitate sistema sendotzen dute, gaixotasunak prebenituz.

Ingurune garbietan bizi diren pertsonak, kutsaduratik urrun, osasuntsuagoak izaten dira.

 

Lotarako zailtasunak arintzea

Baso-terapia baten ondoren, lotarako arazoak dituztenen hobekuntza nabarmena da.

Basoan Blai saioa ilunabarrerantz egiten bada, nabarmen handitzen da loaren hobekuntza insomnioko arazoak dituztenengan.

Gure basoak ezin hobeak dira Basoaz Blai saioez gozatzeko

Gorbeia Natur Erreserban, Basoaz Blai terapiak burutzeko ingurune pribilegiatua daukagu Ellaurin.

Erlaxatze eta gogo-beterako teknika honen aldekoak gara, eta gure bisitariak berau egitera gonbidatzen ditugu, informazio zehatza emanez bide zidor egokienei buruz hotelean bertan oinez hasita burutzeko.

Badakizu bada, gure Ellauri Hotelean ostatatzen zarenean eta sakontasunez ezagutu nahi bazenu teknika hau, erreserba ezazu gurekin zure “Shinrin-Yoku” edo Basoaz Blai saioa, ¡Zure gidari izango gara esperientzia zoragarri honetan!

 

 

 

 

 

No Comments

Post A Comment