28 Abu Saninazio jaiak Gorbeian – uztailak 31 (Zeanuri, Euskal Herria)
Urtero bezala, uztail amaiera honetan ere ospatu dira Saninazio jaiak Gorbeian, tradiziozkoa den Eduretako Amaren ermitara igotzearekin batera.
Ospakizun zahar honek, uztailaren 31 bakoitzean ospatzen denak (Saninazio eguna, bertako jaia Bizkaian eta Gipuzkoan), ermitara oinez igoten duten ehundaka lagun biltzen ditu, eskualdeko jende guztiarentzat hain esperotako eguna den honetan
Gorbeiako gailurrak bisitari gehien jasotzen dituen eguna da, eta Bizkaiko Aldundiak dohaineko autobus zerbitzua eskaintzen du, Areatzako herritik, gerta daitezkeen auto pilaketak baztertzeko.
Arratia blogaren jabetzako irudia
Igoera hau urtero burutzen da Saninazio egunean
Erritual oso garrantzitsua da bai mendizaleentzat, bai egun honetan Gorbeia mendiko gailurrera igotera datozen ehundaka arabar, bizkaitar, bilbaotar eta gasteiztarrentzat.
Saninazio alpinismoarekin eta mendizaletasunarekin oso erlazionatutako patroia dugu… jarduera hauek XXgarren mendeko lehen urteetan zehar hasi ziren garatzen eskualdean.
Garai haratako dugu Gorbeiako gurutzearen eraikuntza
Izan ere ermita hau aste buruetarako ihesaldi gune bihurtu zen bilbaotar familia askorentzat. Aire garbia eta atsedena bilatzera heltzen zirenak bertara.
Zementuzko eraikuntza txikia dugu “Elurretako Amaren” ermita, harkaitzezko malda batean ezkutatua, atarian burdinezko hesi bat duela ate moduan.
Maldaren azpian eta harkaitz artean kokatuta egoteak egiten du ermita hau zerbait berezia bilakatzea.
Saninazio egunean meza ospatzen da bere ohoretan. Gorbeiako magaletara hurbiltzen diren ehunka pertsona bertaratuko dira, aire zabaleko meza berezi honetara biltzeko.
Leku magiko batean eta 1120 metroko altueran, eguerdiko hamabiak inguran ospatzen da Bizkaiko garaiera altueneko meza.
Duela urte gutxi arte, igandero ospatzen ziren meza hauek eskualdean bizi edo lan egiten zuten hildako artzainen ohoretan.
Gaur egun, urtean behin bakarrik ospatzen da, Saninazio egunean eta, tradizioari jarraiki, defuntu guztiei egiten zaie omenaldia (mendizale eta artzain), beren jarduera eskualdeko inguruetan garatzen dutenei, izan ere ingurune hau oso erabilia dute oraindik abeltzain eta artzainek.
Arratia blogaren jabetzako irudia
Tradizioa eta festa biltzen dituen ospakizuna
Eskualdeko jende guztiak esperoenetakoa duen jaietariko bat, jai bete-betea bilakatu dena, non mendizaleek, abeltzainek eta jai-giro bereziaz gozatu nahi duten familia osoek biltzen diren.
Gorbeia mendirako igoera bukatu eta gero, Inazio patroi santuaren ereserki tradizionala kantatu ondoren, Zeanuriko udalak bertaratutako guztiei ohikoa den gosari bizigarria, barauskarria, eskaintzen die, ardo zuria eta gaileta sinple batzuetan oinarritzen dena.
Gainera, bertara hurbiltzen diren familia askok, beren jakiak eramango dituzte, oroitzapenerako hain jai ederra ospatzeko igotzen duten erromes guztiekin atsegin handiz elkarbanatuko dituztenak, hain zuzen ere.
Saninazio eguna, Gorbeiako igoeraz batera, eskualdeko biztanleentzat benetako tradizio moduan dago onartua.
Gazteenen aldetik ohikoa da aurreko egunetan ermitara igotea. Egun horietan uztailaren 31 arte baimenduta bertan gaua igarotzea, inguru honetan akanpatzea baimentzen den egunetariko bakarrak.
“Nik neuk Ellaurin hazia naizenez, oroitzapen on asko ditut familiarekin (guraso eta neba-arreba) Saninazio egunean Gorbeia mendira igoten”.
Kepa Ellauri
Oso egun berezia mendiaren zaletuentzat, eta benetako tradizioa, non artzainak, abeltzainak eta bertako jendea behin eta berriro biltzen diren denek batera belaunaldiz-belaunaldi transmititutako ohitura ospatzen dutela.
Zure zain izango gaituzu datorren urtean Ellauri Hotelean
Uztailaren 31 bakoitzean egun oso berezi berria bizi dugu Gorbeia mendian.
Esperientzia oso aberasgarria bizitzeko aukera izango duzun jai giroko eguna. Tradizio autoktonoak ezagutuz eta opor giroaz haratago doazen sentsazioak biziz.
Zatoz gurekin gozatzera hurrengo Saninazio jaiez ¡Zain gaituzu!
No Comments