02 Urr Kiloterdi Ellauri Jatetxea. Ezagutu euskal sukaldaritza tradizionala
«Ba al zenekien Euskal Herriko sukaldaritza munduko onenetarikoa dela?»
Asko dira Euskal Herrira etortzea erabakitzen duten bidaiariak, besteak beste, produktuen kalitatean eta etengabeko berrikuntzan oinarritutako gure gastronomiarengatik.
Tradizio handia duen sukaldaritza, non ohitura zaharrak, eta bertako produktuak, punta-puntako sukaldaritzarekin nahasten diren.
Gaur, euskal sukaldaritzaren onenetik bidaiatzea, eta Kiloterdi Ellauri gure jatetxea ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
Goza dezazula espero dugu!
Euskal Sukaldaritza tradizonala
Bisitatzen gaituen orok hauxe esango dizu: edozein pintxo taberna, erretegi zein jatetxetan izanda ere, Euskal Herrian oso ondo jaten dela.
Lehen mailako lehengaiak eta lurreko bertako produktuak, esate baterako, babarrunak edo barazki freskoak … esneki eta deribatu onak, hala nola gazta edo mamia.
Noski, ezin ditugu ahaztu euskal gastronomia tradizionalean ohiko protagonista diren arraina edo haragia.
Hori guztia nortasun propioa duen, eta frutaki zaporedun ardoa duen ardo gaztea, beti hotz-hotz edan behar dena, Txakolina.
Ba al dago gehiago eskatzerik?
Sozietateak: Gastronomia Elkarteak
Ezin dugu gastronomiaz hitz egin Euskadin, Gastronomia Elkarteak edo Sozietateak aipatu gabe.
Sozietate Gastronomikoak industri iraultza indarrean zela sortu ziren: Donostiako langileak sagardotegietan eta tabernetan elkartzen zirenean lanordu gogorrak amaitu ondoren.
Leku hauek laster bilakatu ziren ohiko topagune, non mahai ona aitzakia ezin hobea bihurtu zen lagunekin edo senideekin otordu on bat egiteko.
Txokoak
Batzar hauek egiten diren lekuei, batez ere Bizkaia aldean, Txokoak deitzen zaie, eta eboluzionatuz joango ziren, eta, gaur egun, Euskal Herriko edozein bazterretan sakabanatuta aurki daitezke.
Bazkideen sarbide esklusiboarekin, babesleku hauek fenomeno bitxia dira, bizirik dena garai haietatik gaur arte, Euskal Herrian.
Hau gabe, zaila izango litzateke euskal sukaldaritza tradizionalarekiko dagoen atxikimendu herrikoia ulertzea.
Kiloterdi Ellauri Jatetxea
Ezagutu itzazu gure lurreko benetako zaporeak
Euskal sukaldaritza tradizional hau oinarritzat hartuta, jatetxean jende guztiarentzat irekita dagoen jatetxea dugu. Bertan, Euskal Herriko tokirik ederrenetako baten oinetan (Gorbeiako Natur Babesgunea) afaltzeko aukera paregabea daukazu.
Neurrira egindako karta diseinatu dugu, non elikagai tradizionalak, haragia, itsasoko jakiak, geure baratzean bertan biltzen ditugun barazkiak … dira protagonista.
Bertako elikagaiekin bakarrik egiten dugu lan
Osagai beti freskoak eta naturalak, hori da gure premisa.
Horregatik, tokiko ekoizleekin soilik aritzen gara, kalitate oneneko lehengaia bermatzen digutenak eta, horrekin, tokiko merkataritza sustatzen laguntzen dugu.
«Gure platerak prestatzeko erabiltzen ditugun arrautzak, gazta edo okela gure jatetxetik gertu dauden baserrietatik datoz. Fruta eta barazkiak, geure baratzetik.»
Benetako zaporea, hiritik 30 minutura bakarrik.
Hori guztia jatetxetik hurbil dugun upategi bateko ardo onenetariko bateko ardoarekin lagunduta, txakolina.
Hemen ikus ditzakezu gure azken gonbidatuen iritzi batzuk.
Gure izarra: Txuleta
Gonbidatuek gehien estimatzen duten plateretako bat, eta gure espezialitate nagusia Kiloterdi Jatetxean, behi txuleta da.
Zapore bikaina duen haragi freskoa, poliki-poliki, gure basoetatik jasoetako haritz egurraren ilintxetan erretzen duguna, denbora egokia eta beharrezkoa, bere testura eta zapore guztia gordetzeko.
Haragi zaleentzat ezinbesteko platera.
Guk geuk landutako sukaldaritza
Gure menuan aurki ditzakezun plater guztiak guk geuk prestatzen ditugu, hoteleko jabeok, egunero.
Ekitaldi berezi bat ospatu nahi baduzu, edo zure bikoteari ezusteko atsegina eskaini nahi badiozu, giro ezin erosoagoan, euskal sukaldaritza tradizionaleko onena gozatzen duen bitartean, gure jatetxera gonbidatzen zaitugu.
Begiratu hemen gure karta osoa.
Ordutegia eta erreserbak
Gurekin erreserbatu nahi baduzu zure mahaia, ondoko bideak erabil ditzakezu:
- Telefonoa: 686 07 77 96
- emaila bidaliz helbide honetara: info@ellauri.com
Gogoratu, arren, afariak bakarrik eskainiko dizkizugula.
Menu bereziren bat nahi bazenu: beganoa edo begetarianoa, alergenorik gabea… garaiz eman berri eta zure beharretara egokituko den menua prestatuko dizugu.
Ordutegia
Kiloterdi Jatetxearen ordutegia 20:00 tik 21:00 ra da asteko egun guztietan, asteazkenetan izan ezik.
Ohar garrantzitsua
Bezero guztiei ohartarazten dizuegu bai hotela eta baita gure jatetxea ere, Adults Only (helduentzat bakarrik) sailean sailkatu dugula.
Premisa hau kontuan hartzea eskatzen dizugu erreserba egiterakoan.
Eskerrik asko eta ¡Bon appetit!
No Comments