Hiru plan erromantiko bikotean gozatzeko

Tres planes románticos para disfrutar en pareja

Hiru plan erromantiko bikotean gozatzeko

 

 

Harritu zure bikotea ihesaldi erromantiko oso berezi batekin

 

Asteburuak eta zubiak une ezin hobeak dira, gau pare batez errutinatik ihes egin, eta ihesaldi erromantikoaz gozatzeko.

Izan ere badira momentuak, gehien maite duzun pertsona hori harritzea merezi dutenak, eta zein modu hobeagorik, gertaera berezi bat ospatzeko, denok lantzean behin beharrezko dugun asteburuko ihesaldi bat planifikatzea baino.

Gaur gure Ellauri Hotelean gozatu ditzakezun hiru plan erromantiko eskaini nahi dizkizuegu.

¡Egiozu ihes errutinari gurekin!

 

 

Tres planes románticos para disfrutar en pareja

 

1. 1. SPA saioa. Erlaxatze errituala Gorbeiako zeruaren azpian.

 

Gure aire zabaleko SPA erakarpen bereziko jarduera da Ellaurin.

Hotelaren terraza zabal batean, gure gonbidatuek Gorbeiako zerupean esperientzia paregabeaz goza dezaten pentsatua da.

Erabilera pribatuan gozatzeko aire zabaleko jacuzzia eta bista panoramikodun sauna batez osatua, 60 minutu esklusiban eskaintzen dizkizugu, erlaxatze eta ongi izate beteko esperientzia goza dezazun.

 

 

Aire zabaleko SPA bakarra Ellaurin

Murgil zaitez bainu erlaxatzaile eta berritzaile batean, egingo duen eguraldiaz arduratu gabe.

Goza ezazu Gorbeiako Babesguneranzko bista izugarriez eta osatu esperientzia fantastiko hau gure bikoteentzako masaje erlaxatzaileetariko batekin.

 

 

Ellauri loaren errituala

Masaje berezia zentzumen nagusienen gainean eragiten duena, erlaxatze sakoneko egoera batean pertsona sartuko duena, sentsazio guztiz plazerezkoa bizituz.

Benetako loaren errituala bete-betean erlaxatuko zaituena, atseden hartzera lagunduko zaituena, inoiz ere egin ez duzun moduan.

 

 

Masaje erlaxatzailea olio esentzialekin

Ordu beteko iraupena duen masaje erlaxatzailea beste mundu batera eramango zaituena, aromaterapia, musikoterapia eta masaje erlaxatzailea bat eginik.

Olio esentzialez osatutako masaje erlaxatzailea, zure azala elikatu eta birsortuko duena, eta zure zentzumen guztiak erlaxatze egoera batean, eta ongizate sakon batean barneratuko dituena.

 

 

Gorbeia Esperientzia. SPA + Masaje erlaxatzailea bikotearentzat

Esperientzia bakarra bikoteaz gozatzeko.

Pribatutasun osoz bi ordu gure aire zabaleko SPAn, gehi 40 minutuko masaje erlaxatzailea bakoitzarentzat.

 

 

Tres planes románticos para disfrutar en pareja - Cena romántica

 

2. Bi lagunentzako afaria, bista infinituekin, Kiloterdi Ellaurin

 

Kiloterdi Ellauri gure jatetxea hainbat arrazoirengatik da ospetsua eskualdean.

Ibarraren ikuspegi harrigarriak, giro lasaia eta erlaxatua … Baina batez ere, xehetasun osoz zaindutako karta, non gure ostalariek gonbidatuak gozatuko dituzten plater tradizionalak eta bertako produktuak landuko dituzten, batzuek, beren baratzean hazitakoak.

Euskal sukaldaritzako plater tipikoak eta menu bereziak prestatzen dituzte egunero, osagai beti fresko eta naturalekin, zapore guztia mantentzen dutenak.

Gure hornitzaile guztiak inguruko tokiko ekoizleak dira, izan ere, orduan bakarrik bermatu dezakegu gure plateren kalitate gorena, kontsumo iraunkorra laguntzea tokiko produkzioari laguntza emanez.

Erreserba ezazu zure afari erromantikoa, kandelen argitan, guk bista infinituak jarriko ditugu.

Hemen gure karta osoa kontsulta dezakezu.

 

 

Tres planes románticos para disfrutar en pareja - Suite

 

3. Ukitu zerua eskuekin gure suiteetatik

 

Ellauri hotelak bi suite ditu bere dorrean kokatuak.

XVIII. Mendeko talaia zahar batean kokatuta dago, gaur egun suite pribatuak bihurtu dira gure gonbidatu berezienak gozatzeko.

Estilo nordikoko suiteak, sabai altuak egur biluzian eta argi soila, giro lasaia eta atsegina sortuz. Diseinu minimalista eta King Size ohea, atsedena eta erosotasun handiena lortzeko.

Leiho zabal batek suiteak bitan banatzen ditu eta aparteko panoramika eskaintzen du Gorbeiako Parke Naturalerantz.

Asteburuko ihesaldi erromantiko batez gozatzeko gela perfektua.

 

 

Tres planes románticos para disfrutar en pareja

 

Esperientzia asko gehiago dituzu zain Ellauri Hotelean

 

Deskonektatu berriro konektatzeko. Hauxe da gure lema Ellauri Hotelean.

Gaur kontatu dizkizugun hiru plan erromantiko hauetaz gain, askoz ere esperientzia gehiago ditugu gure hotelean.

Zentzumen guztiez gozatzeko eta naturarekin lotzeko bereziki diseinatutako esperientziak, aurkitzen garen bezalako ingurune pribilegiatuan.

Gogoratu euskal hiri nagusietatik, Bilbotik eta Gasteiztik 30 minututara baino ez garela, eta aprobetxatu hurrengo zubia ihesaldi erromantiko berezienetarikoa egiteko (besterik ezean zeure buruari).

Zure zain gauzkazu!

 

 

 

 

No Comments

Post A Comment