21 Urt Hidroterapia. Ezagutu SPAren onura anitzak
Erlaxazio osoa zure gorputza eta buruarentzat
Erromatarren antzinako termekin erlazionatutako sorreratik, SPAk gure bizitzaren zati bihurtu dira ongizate fisiko eta mentalarekin erlazionatutako jarduera bezala.
Historialari askok Belgikako Spa herriarekin lotzen dute, oso ospetsua Erromatarren garaian, bere iturri termalengatik.
Leku-izen hau Liege eskualdean (Belgika) kokatutako ur termalen zentro famatu batetik datorrela esaten duenik ere bada, goi mailako aristokraziako familien artean oso ezaguna izan zen eskualdea XX. mendearen hasieran.
Bere jatorria edozein dela ere, argi dago SPA zerbitzuak osasunaren eta ongizatearen industriaren zati oso garrantzitsua bilakatu direla.
Hidroterapiak gorputzarentzat eta buruarentzat erakutsi dituen onura anitzei esker, SPAk arrakastaren formula bihurtzea ekarri dute.
Oraingoan hidroterapiaren onura nagusiei buruz hitz egin nahi dizuegu. Jacuzzi eta Saunari lotutako onurei buruz arituko gara nagusiki.
Hidroterapiaren onura nagusiak
SPA batean pentsatzen dugunean, uraren hotsa, giro lasaia, estresetik askatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea etortzen zaizkigu burura.
Hauek dira gure bezeroek gure aire zabaleko SPA bisitatzeko dituzten arrazoi nagusienetako batzuk. Asteburuko ihesaldiaz gozatu, deskonektatu, eta erlaxatu ahal izatea plan ezin hobea bilakatu dira, eguneroko estresetik eta tentsioetatik askatzeko.
Hidroterapiaren onura nagusien artean daude
Onura fisikoak
- Muskuluen erlaxazioa eta muskuluetako eta lunbarretako mina edo uzkurdurak arintzea
- Eragin antiinflamatorioa eta sedatzailea
- Odol zirkulazioaren aktibatzea
- Arnasbideak hobetzea, lurrun expectoranteei esker
- Toxinak ezabatzea izerdiaren eta poroen irekieraren bidez
- Hidratazio eta leuntasun handiagoa larruazalean
- Buruko minak arintzea
- Sistema immunologikoa estimulatzea…
Gogoarekiko onurak
- Buruaren eta gorputzaren erlaxazioa
- Nerbio-egoerak eta antsietatea borrokatzen ditu
- Estresa murriztea
- Insomnioaren prebentzioa eta loaren hobekuntza
Aire zabaleko SPA bakarra Ellaurin
Gure aire zabaleko SPA Ellauri Hotelaren erakargarritasun nagusienetakoa da. Gure gonbidatuek
behin eta berriz baieztatzen dute hori.
Natur Erreserba baten ((Gorbeiako Parke Naturala)) erdian kokatuta, ikuspegi zoragarriekin eta naturaren erdi-erdian egoteak, gure aire zabaleko Spa zerbait berezia da Euskal Herri osoan.
Gure bezeroek esklusiboki erabiltzeko SPA, non bainu erlaxagarriaz pribatutasunean gozatu ahal izango duten, egun eguzkitsua, euritsua edo elurra ere egiten duen. Gure kanpoko SPA bi lagunentzako leku zabala duen jacuzziaz eta sauna lehorraz osatuta dago.
Jacuzzia
Jacuzziaren onura nagusien artean toxinak ezabatzea dago, uraren indarrez zure larruazala askoz leunago eta garbiago utziko baitute. Baita ere estres egoeratik ateratzea, eta insomnioa hobetzea, gihar minak ezabatzea eta odol zirkulazioa hobetzea.
Jacuzzia erabiltzeko aholku batzuk
- Gogoratu dutxan sartzea Jacuzzian sartu aurretik.
- Haurdun dauden edo arazo kardiobaskularrak dituzten pertsonen kasuan, aldez aurretik medikua kontsultatu ea zerbitzu hau erabiltzea komenigarria zaien.
- Jacuzzi bainuak ez du 15-20 minutu baino gehiago iraun behar
Sauna lehorra
Sauna Lehorraren onura nagusiak toxinak ezabatzea, izerdia eta larruazaleko poroak irekitzeari ezker, min erreumatikoak arintzea, hipertentsio arteriala jaistea, biriketako gaixotasunak hobetzea, zelulitisa hobetzea eta estresa gutxitzea ezaugarri erlaxagarriei esker.
Sauna Lehorra erabiltzeko aholku batzuk
- Ez sartu saunara ariketa fisiko bizia egin ondoren
- Sartu aurretik zerbait gozoa jatea komeni da, glukosa-maila orekatzeko
- Hartu dutxa eta ondo lehortu saunara sartu aurretik
- Komeni da erdiko edo goiko maila batean esertzea, bertan tenperatura ez baita hain altua
- Saunaren barruko egotaldiak ez du beharko 10-15 minutu baino gehiagokoa izatea
Osatu zure esperientzia masaje batekin
Masaje erlaxagarriak osagarri ezin hobea dira SPA saioa burutzeko.
Masaje aukera zabala jartzen dugu gure gonbidatuen esku Ellauri hotelean. Masaje pertsonalizatu batekin osa dezakezu zure esperientzia bertan.
Bikotearekin bazatoz, 40 minutuko aire zabaleko SPA saioa gehi masaje lasaigarria proposatzen dizugu konbinatzea, bi pertsonarentzako masaje ezin hobea ikuspegi bikainekin!
Ellauri Experience Spa
Erlaxazio eta ongizate sentsazio paregabea naturarekiko konexio bete-betean.
Zatoz eta disfrutatu gurekin esperientzia hau Euskal Herriko natur-gune babestu ederrenetako batean, Gorbeiako Parke Naturalean.
Informazio gehiago eta erreserbak hemen.
No Comments