Ellauri Hotela Esperientziak

Murgil zaitez ingurune paregabe honetan eta bizi sentsazio berriak

Zure egotaldia gure hotelean osatzeko aukera eskaintzen dizugu, bereziki zeuretzat diseinatu ditugun esperientziekin.

Gozatzeaz soilik pentsatuta diseinatu ditugun esperientziak

Zu erlaxatzeko eta ingurune pribilegiatu hau modu ezberdinean ezagutzeko pentsatuak, naturaz blai senti zaitezen.

 

Kontaiguzu zure bidaiaz zer espero duzun, eta lagundu egingo dizugu gure aholkua emanez zuretzat ondoen egokituko diren esperientzietan barneratzeko.

 

Gogora ezazu hiri nagusietatik 30 minutura gaudela (Bilbao eta Vitoria-Gasteiz -tik). Beraz hiri hauek bisitatzeko aukera ere izango duzu, ingurune erlaxatzaile eta lasai batean atseden hartzeari uko egin gabe

Zergatik geratu esperientzia bakar batekin, guztiak bizi ahal izanez gero?

Shinrin Yoku edo Basoaz Blai

Basoek, naturarekiko dugun harremanean antzinatik bizi ditugun inguruneek, oso eragin onuragarria dute giza gorputzaren osasunean.

 

Japonian sustatu ziren “basoaz-blai” deitutako jarduerak: Baso ekosistema bat zeharkatu modu lasai batean, ingurumenean murgilduz, gure zentzumen guztiak erabiliz, naturarekin kontaktu betean (mindfulness).

 

Terapia honekin lortutako ondorio positiboak zientifikoki baieztatu dira: Arterietako presioaren jaitsiera, erlaxatzea, estresaren gutxitzea…

 

“Shinrin-yoku”, hauxe da han ezagutua den izena, medikuntza prebentiboaren parte bezala dago onartua bertan, gaur egun.

 

Ellauri Hotelean, gure jabetzakoak diren basoak bisitatzera lagunduko dizugu, nahi bazenu gainerako beste ekimen batzuekin konbinatuz: tai-txi, loaren errituala…

ORDUTEGIA: 10: 30etik 11: 30era
Iraupena: ordu 1
Gutxieneko taldea 6 pertsona
Prezioa: 20 € pertsonako

 

ERESERBATU ZURE BASOAZ-BLAI EKITALDIA:
Telefonoz: +34 686 07 77 96
Emaila bidaliz: info@ellauri.com

 

Ipar martxa

Ipar martxa Europa iparraldeko fondoko eskiatzaileengandik datorren praktika bat da. Elurrik ez zegoen denboraldian ekiten zioten jarduera honi, gero, jarduera kirol-ludiko batean bihurtuz pasa den mendearen hasieran.

 

Edonork eta edonon jardun dezake, adina edo egoera fisikoa edozein dela ere.

 

Ipar martxak hobekuntza eragiten du gorputzaren beheko artikulazioen zaman, ibiltzerakoan, gorputzaren goiko aldearekin eta besoekin sinkronizatuz.

 

Ipar martxaren onura anitzen artean, hauek aipa ditzakegu: erlaxatzea, oxigenatzea, soin guztiaren sendotzea, koordinazio gaitasunak garatzea eta zaharkuntza atzeratzea.

 

Gorbeiako Parke Naturalean ingurune paregabea dugu kanpoko jarduera hauek garatzeko, urteko edozein sasoitan.

 

Horregatik, gure hoteletik, kirol hau lantzera animatzen ditugu gure bezeroak, egokienak diren bide zidorrei buruzko informazioarekin pertsonalki aholkatuz, eta, baita ere, ala nahi den kasuetan, gure laguntza pertsonalarekin.

 

GORBEIA NATUR ERRESERBARA BISITA

Gorbeia Natur Erreserbara bisita: Arimekorta, Aldamiñape.

 

 

Ingurune berezi honen eta bertako jendearen ezagutza sakona dute, eta bisita gidatu honetan, kultura eta herri tradizioetan gehiago sakondu dezakezu, naturan murgilduz eta Euskal Herriko paisaia enblematikoenak ezagutuz.

 

Zeren leku bat benetan ezagutzeko erarik onena, bertan bizi diren pertsonen bitartez ezagutzea duzu.