Bizi gurekin Gorbeia Suzien

Vive con nosotros el Gorbeia Suzien

Bizi gurekin Gorbeia Suzien

 

Running -aren eta mendiko kirolen zaleentzat urteko gertaera

 

Gorbeia Suzien mendiko kirol zaleek gehien espero duten ekitaldietako bat da.

Europako eta Espainiako runner eta trail runner -ek hitzordua dute urtero ekitaldi honetan. Bertan batzen dira haien bi irrika nagusiak: kirola eta natura bere egoera garbienean.

Bere zazpigarren edizioan da aurten Gorbeia Suzien eta gogo handiz, zeren eta 2018an ez baitzen ospatu, kirolariek eta Zeanuriko bizilagunek hainbeste itxarondako gertaera hau.

Ellauri Hotel -etik gonbidatu nahi zaitugu urteko mendi lasterketarik ikusgarri eta esperoenetakoa den hau ezagutzera. Datorren irailaren 27 eta 29an hitzordua duzu gurekin Gorbeia Suzien gertakarian.

 

 

 

gorbeia suzien

 

Zer da Gorbeia Suzien?

Gorbeia Suzien mendi lasterketa da, eskualdeko kirolari eta runner talde batek sortutakoa, honako amets honekin: Euskal Herriko bazter ederrenetakoa den hau munduari ezagutzera ematea.

Natura eta kirola -rekiko grinaz elkartuta, taldeak forma ematen dio, apurka apurka, kirol gertakari honi. 2012garren urtean egin zen lehen edizioa.

“Bertan bizi garelako aukeratu genuen Gorbeia. Zorionekoak gara ingurune natural zoragarri honen parte izanik eta nahi genuen munduari ezagutzera eman ahal izatea”.

Lasterketa berezi honek bi modalitate ditu: «mendi lasterketa eta kilometro bertikala». Zeanuriko plazatik atera, eta gailur batzuk igaro ondoren Gorbeia Natur Parkeko hainbat natur ingurune zeharkatuz berriro abiapuntura itzultzen da.

 

 

Zeanuri -ko plaza. Gorbeia Suzien -en abiapuntua

Arratia Bailaran kokatua da herri polit hau. Gorbeia mendiaren magalean, eta Bizkaiko hirugarren udal herri zabalena da lurraldez, 1200 biztanle inguruko populazioaz osatua.

Gorbeia Suzien urteko kirol gertakari esperoenetakoa da, eta zeanuriztar guztiek “kalera ateraz”ospatzen dute, kirolariek grina handiz animatuz.

Zeanuriko auzotar guztien elkar lanari ezker, gertaera sei urtez jarraian (2012 – 2017) ospatu ahal izan da.

2018an ezin izan zen ospatu lasterketa, zio desberdinengatik, antolakuntzaren arabera, eta, horrexegatik, aurten, indar handiagoz dator, bai runner -ek bai mendizaleek ilusio handiz espero duten gertakari hau.

 

 

Gorbeia Suzien -en modalitateak

Gorbeia Suzien bi modalitatetan banatzen da nagusiki: Mendi Lasterketa eta Kilometro Bertikala.

Mendi lasterketa

Mendi lasterketa 2019ko irailaren 29an izango da.

31 km -ko luzera osoa duen ibilbidea, 2.400 metro inguruko desnibela , eta 6 ordu eta 30 minutuko denbora maximoa lasterketa burutzeko.

Zeanuri (Bizkaia) -ko plazan hasten de ibilbidea, Gorbeia Natura Parkean sartuz zuzenean, San Justoko ermitatik.

Lehen aldapak gainditu ondoren, lasterkariak zuzenean sartuko dira Natur-gunean eskualde desberdinak igaroz: Zanburu, Lekanda eta Zastegiko gailurrak, Gorbeiako tontorrera igo arte, Azero ingurura jaitsiz, Aldamineko gailurrera berriro igotzeko.

Hasitako tokian bertan amaituko da mendi lasterketa.

 

 

Vive con nosotros el Gorbeia Suzien

Gorbeia Suzien Ternua web orritik jasotako irudia

 

 

Kilometro bertikala

Kilometro Bertikala irailaren 27an izango da.

4,2 kilometroko luzera, 1.000 metroko desnibela eta 2 ordu eta 30 minutuko gehienezko denbora burutu ahal izateko, proba hau esperientzia handiko trainerrentzat bakarrik da egokia.

Zeanuri (Bizkaia) -ko plazan hasten da ibilbidea, kilometro bertikala Gorbeia Natura Parkearen ingurunean garatzen da, San Justoko ermitatik sartuz.

Malda handiak dituen ibilbidea, bere gailur altuena Lekanda gainean du, non probaren helmuga dagoen kokatua.

Bertara heltzeko, korrikalariak igoera txikia duen kanal bat gainditu beharko dute, eta bertatik zuzenean eramango dituzte azken aldaparantz, berau izanik gogorrena helmuga orduko.

 

 

Vive con nosotros el Gorbeia Suzien

Lasterketaren web antolatzailetik ateratako irudia

 

 

Har ezazu gurekin ostatu Gorbeia Suzien -erako

¿Zuzenean bizi nahi zenuke gertaera hau eta ez dakizu oraindik non hartu ostatu? Gure Ellauri Hotela Zeanurin dago kokatua Gorbeia Natur Erreserban bertan.

Zatoz gurekin gozatzera kirol gertaera bakar hau eta goza itzazu ere erlaxatze eta atseden egun batzuetaz Euskal Herriko leku xarmagarrienetarikoa den honetan.

Gogoratu 30 minutura bakarrik gaudela Bilbao eta Vitoria-Gasteiztik.

¡Zure zain gauzkazu!

 

 

 

 

 

Post honetako irudi guztiak Gorbeia Suzien -en web orriari dagozkio eta bertatik jasotakoak dira.

No Comments

Post A Comment