28 Eka Ellauri Hotela – Landscape SPA Hotel
Ongi etorria Ellauri Hotelaren blog berrira
Ongi etorririk beroena eman nahi dizugu kaleratu berri dugun gure blogera, eta, nola ez, baita gure Ellauri Hotelera.
Helduentzat bakarrik den hotel kontzeptu berria, bertan sortu dugu zuretzat leku bat non deskonexio osoenaz goza dezazun.
Plazera zure zentzumen guztientzat naturarekin bat eginik, eta gainera leku ezin hobean kokatua.
Gu apur bat gehiago ezagut gaitzazula da gaur nahi genukeena, Landscape Spa Hotel bezala katalogatua den gure hotela zuri erakustea, eta baita ere jakin araztea nola gure kokamena, Euskal Herriaren erdi-erdian, eta nola gure gonbidatuek onartua duten penintsulako iparraldeko hoberenetakoa bezala.
Bere kokapen pribilegiatua, Ellauri Hotelaren ezaugarri hoberena
Gure hotelak senti arazten gaituen harrotasun handienetariko bat bere kokapena da, eta ez bakarrik Euskal Herriko babestutako eskualde ederrenetakoan egoteagatik (Gorbeia Natur Gunea), baizik eta ere, gure arbasoekin oso lotua delako.
Izen bera duen muinoan dago kokatua Ellauri Hotela.
Gure arbasoen deitura eta familiei ematen zitzaien izena XVIgarren mendean, eliza bataioak erregistratzen hasi zen garaian.
Garai haietan, etxaldearen, baserriaren, izena ematen zitzaien deitura moduan bertan jaiotakoei. Ondorioz, bertan da gure familia, arbasoen lur hauetan, garai haietatik ¡Gutxienez!
Historia guztiz berezia
Egia esateko Ellauri deitura ez da oso zabaldua Euskal Herrian.
Halan da ere, Ellauri Hotelaren publizitatea egiten hasi ginenean, inaugurazioaren ondoren, 2009an, hainbat pertsona jarri ziren gurekin harremanetan hotelaren izenaren jatorriaz galdetzeko.
Urruneko hirietatik zetozen pertsona horiek, Sevillatik e.b.ko, edo Uruguay bezalako herrialdeetatik, eta denek zuten Ellauri deitura, harrotasunez.
Bilbaotik migratu eta gero, eta lur haietan familiak sortu ondoren, hiru edo lau belaunaldi geroago gure hoteleko gonbidatu moduan ostatu emateko plazera izan dugu guk.
Gorbeia Erreserba Naturala
Gorbeia Erreserba Naturaleandago kokatua Ellauri Hotela.
Babestutako espazioa, paisaia oso ezberdinez osatua, non haritz eta pagoen basoak gailentzen diren, begirada galtzen den belardi leunen paisaia infinituak, ur jauziak eta bide zidorrak.
Euskal mendi zaletasunarentzat erreferentziazko toki bezala onartua, bertan naturarekin erlazionaturiko jarduerak garatzen dira, ibilaldiak, zaldi txangoak, mendi bizikleta…
Euskal Herriko hiri nagusienetatik 30 minutura bakarrik, Bilbao, Vitoria-Gasteiz, Ellauri Hotela amestutako leku batean dago kokatua, non gure bezeroek ingurune zoragarri hau goza dezaketen, gero bista zirraragarriarekin esnatzeko.
Helduentzat bakarrik den hotela. Landscape spa hotel
Ellauri Hotela 2009an ireki zen eta hamargarren urteurren honetan eraldatu egin dugu, Landscape spa hotel deitu duguna bilakatuz.
Bidaiari helduentzat pentsatutako espazioa asmatu dugu, deskonektatu eta giro atsegin batean erlaxatu nahi dutenentzat, logela erosoak, iparraldeko egurrezko sabaiak eta king-size oheak bere suite eta gela bikoitzetan, atseden eta erosotasun handienerako.
Gaineratu behar zaio, aurten, kanpoko SPA inauguratu dugula, bakarra eskualde osoan. Honek bideratuko du gure bezeroek modu pribilegiatu batean gozatu ahal izatea erlaxatze eta ongizate esperientzia oso bat Gorbeiako zeru azpian.
Zentzumen guztiekin gozatzeko pentsatutako hotela
Modu batera edo bestera zentzumen guztiak gure hotelean presente izatea nahi izan dugu.
Erlaxatu gure kanpoko SPAn
Esperientzia paregabea Gorbeiako zerupean. Ez du axola eguzkia den, euria … edo baita elurra ari badu ere, bainu pizgarria gozatu ahal izango duzu gure kanpoko Jacuzzi-an eta gure saunaz gozatu.
Masaje erlaxatzaileaz gozatu
Masaje karta zabala jarri dugu zure esku, gure masajistaren eskuetan zure esperientzia osa dezazun.
Hemen begiratu ahal dituzu eskuragarri dituzun masajeak.
Hartu atseden, aspaldi hartu ez duzun moduan
Logela erosoak, konfortagarriak eta atseginak, atseden berreskuratzailea bideratzeko. Esna zaitez
Gorbeiako bailarako bista hoberenekin.
Dastatu gure gastronomia
Gozatu gure lurreko zaporeetaz Kiloterdi Jatetxean. Egunez egun prestatutako jakiak, geure baratzean bildutako produktu naturalekin edo eskualdeko hornitzaileen lehen gai onenekin. Osagai berri eta naturalak geure-geure den tradizioan oinarritutako sukaldaritza baterako.
Hotelean ostatu hartuta ez bazaude ere gure jatetxeko afariaz goza dezakezu zure mahaia gurean erreserbatuz.
Zure zain gauzkazu Ellauri Hotelean
Gure hoteleko ibilaldi hau gustatu zaizulakoan.
Konekta zaitez gure sare sozialetan edo bisitatu bloga Ellauri Hoteleko berriak jasotzeko, eta, nola ez, ¡Ongi etorriak Ellauri Hotelera!
No Comments